Bermeoko Sancti Spiritus Udalaren zaharren egoitza

Helburuak

Bermeoko egoitzan gizarte-lanaren zerbitzuak duen helburu nagusia da erabiltzaileek eta familiei arreta ematea, egiteko nagusiak hauek izanik:

Erabiltzaileei eta familiari egoitzan sartzeko baldintzei buruzko argibideak ematea, eta hasierako balorazioa egitea.
Familiei laguntza ematea sartzeko eta egokitzeko prozesuan....

Gehiago Ikusi

Zerbitzuak

Bermeoko pertsona gaituei zuzendutako zerbitzua da. Egoiliarrek sartu eta irteteko askatasun osoa dute. Egoitzako zerbitzu guztiak dituzte eskura, hau da, sukaldea, errehabilitazioa, dinamizazio soziokulturala. Goizean eta gauean etxez etxeko laguntzaile bat joaten da, sukaldean, garbiketan, jatekoa eta botikak hartzen laguntzeko

Gehiago Ikusi

Instalazioak

Sancti Spiritus egoitzaren gaur egungo eraikinak 3.200 m2 erabilgarri ditu, 5 solairutan banatuta. Erakina oso-osorik berritu da, zatika, eta lanak 2010ean amaitu dira. Erabilerraztasun-baldintza guztiak bete, oztopo arkitektonikoak kendu eta espazio orekatuak sortu dira, eta espazio zabalak eta dinamikoekin batera, gune babestu eta lasaiagoak ditugu, egoiliarrek eta familiek euren beharrizanen arabera giro egokia izan dezaten.

Gehiago Ikusi

Iragarkiak

NAGUSIAREN EGUNA 2016

ANDRA MARIETAKO BAZKARIA

Salsa Cubana-ren ekitaldia

BAKIORA IRTEERA

Bermeoko Sancti Spiritus egoitzan gure langileen ratioak Aldundiak ezartzen dituenak baino handiagoak dira. Gure profesional guztiek, adinekoen beharrei erantzuteko formazio egokituta eta eguneratuta dute.

Bermeoko Sancti Spiritus egoitzan gure langileek eskaintzen dituzte zerbitzu guztiak: erizaintza, zuzeneko arreta, sukaldea, arropa-garbiketa Jatekoak ere, gure langileek erosi eta prestatzen dituzte bertoko sukaldean.

Astero, egokitutako ibilgailuan irteerak antolatzen ditugu, erabiltzaile guztiek komunitatearekin harremana izan dezaten. Nagusientzako aisian eta denbora librean espezializatutako langileak ditugu.