Bermeoko Sancti Spiritus Udalaren zaharren egoitza

2019. URTEKO IRTEERAK

Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzan, urte guztiko goizetako irteerez gain, aurten ere, irteera bereziak egingo dira udaberri-uda partean.
Goizeko irteera berezian, Athletic-en entrenamendua ikustera joango gara eta Mungiako Izenaduba baserria ezagutzera. Egun osoko irteerak, Santimamiñera eta Bakiora egingo doguz eta iazko moduan Talara eta Almikera joango gara “barbakoa” egitera.

ATHLETIC-EN ENTRENAMENDUA IKUSTERA

Maiatzaren 13-an, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzatik, Lezamara joan gara Athletic-en entrenamendua ikustera.

[ ikusi gehiago ]

MUSIKA ESKOLAKO MAISUEN EMANALDIA

Gaur, maiatzak 21, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzara Bermeoko musika eskolako irakasleak etorri dira emanaldia ematera. Eguraldi onarekin lorategian egin da eta asko gustatu zaie egoile guztiei. Eskerrik asko etortzeagatik.

[ ikusi gehiago ]

ARATUSTEETAKO EKITALDIAK

Martxoak 2-an, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzan, aratusteak ospatzeko, "Coro rociero Maika" taldea eta Alkastasuna dantza taldea izan doguz. Mila esker denoi, aratusteak alaiago egiteagatik.

[ ikusi gehiago ]