Bermeoko Sancti Spiritus Udalaren zaharren egoitza

2019. URTEKO IRTEERAK

Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzan, urte guztiko goizetako irteerez gain, aurten ere, irteera bereziak egingo dira udaberri-uda partean.
Goizeko irteera berezian, Athletic-en entrenamendua ikustera joango gara eta Mungiako Izenaduba baserria ezagutzera. Egun osoko irteerak, Santimamiñera eta Bakiora egingo doguz eta iazko moduan Talara eta Almikera joango gara “barbakoa” egitera.

ARATUSTEETAKO EKITALDIAK

Martxoak 2-an, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzan, aratusteak ospatzeko, "Coro rociero Maika" taldea eta Alkastasuna dantza taldea izan doguz. Mila esker denoi, aratusteak alaiago egiteagatik.

[ ikusi gehiago ]

ARATUSTEAK 2019

Aratuste egunean, betiko moduan, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzan mozorrotu egin gara. Aurtengo gaia, Edurnezuriren ipotxak izan da, baina bestelako mozorroak ere egon dira.

[ ikusi gehiago ]

SANTA AGEDA BEZPERA

Santa Ageda bezperan, Sancti Spiritus Bermeoko zaharren egoitzara, San Frantzisko herrik ikastetxeko ikasleak, Sagradao Corazon ikastetxeko ikasleak eta Erroxapeko abesbatza etorri dira. Eskerrik asko denoi.

[ ikusi gehiago ]