Bermeoko Sancti Spiritus Udalaren zaharren egoitza

SAGRADO CORAZON IKASTETXEKO IKASLEEK ETA ZAHARREN UDAL EGOITZAKO ADINEKOEK DENBORA PARTEKATZEN DUTE EUREN ARTEKO LOTURAK INDARTZEKO

Sagrado Corazón Ikastetxeko DBH2 eta 3ko ikasleek astero egun bitan Bermeoko Sancti Spritus zaharren udal egoitzako adineko pertsonekin denbora librea partekatzen dute, hezkuntza proiektu baten barruan. Horrela, gazte eta nagusiek hitz egin, jolastu eta hainbat ekimen elkarrekin egiten dituzte, “euren arteko loturak indartuz”.
Bermeoko Gizarte Ongizate Patronatuak eta Sagrado Corazon ikastetxeak adierazi dutenez, esperientzia hau guztiz “positiboa” eta “aberasgarria” da guztientzat. Euren esanetan, “gazteek eta adinekoek elkarrengandik gauza asko ikasi ahal dituztela konturatzen dira eta momentu politak eta dibertigarriak igaro ere bai”.
Sagrado Corazón ikastetxeak urtero giza helburu bat lantzen du, eta aurten, ‘Geu eusten beti’ lemapean, adinekoek gizartean duten garrantziaz jabetu nahi dute. Izan ere, gaurko gizartean adinekoak gutxietsiak dira eta gure helburua da nagusienganako gazteen sentsibilizazioa.
Horregatik, Bermeoko Sancti Spritus zaharren udal egoitzarekin harremanetan jarri zen eta ekimen “interesgarri” hau martxan jartzea erabaki zuten. Orain arte hainbat saio egin dituzte eta balorazioa “oso ona” da Bermeoko Gizarte Ongizate Patronatuarentzat eta Sagrado Corazon ikastetxearentzat. Esperientzia hau urriaren 15ean hasi zen eta ikasturte osoan zehar iraungo du.
“Gazte eta adinekoen topaketa hauen bitartez generazio ezberdinen arteko loturak sortzen saiatzen gara, hauek lantzen, eta hau oso garrantzitsua da gaur egun bizi dugun gizarte honetan. Gainera elkarrengandik ikasi eta momentu politak bizitzen dituzte gazte zein nagusiek, egia bihurtuz aspaldiko esamoldea: izan direlako gara”, adierazi dute.

GABONAK

Gabon hauetan, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzan, emanaldi desberdinak entzuteko aukera izan dogu Karmeldar ikastetxea, Bermeoko musika eskola, triki-pandero taldea eta Erroxapeko abesbatzaren eskutik. MILA ESKER GUZTIOI

[ ikusi gehiago ]

GABONETAKO BISITA BEREZIAK

Gabon hauetan Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzan bisita bereziak izan doguz. Alde batetik Olentzero, Mari Domingi eta triki-pandero taldea izan doguz gure artean eta bestetik hiru errege magoak euren laguntzaileekin izan dira. MILA ESKER...

[ ikusi gehiago ]

NAGUSIAREN EGUNA 2018

Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzan, azaroaren 17-an ospatu dogu egoitzako jaia. Aurtengo omenduak Mertxe Torre eta Leoncio Etxebarria izan dira. Mila esker, egun hau posible egin duzuen guztioi: Egoitzako kantoreak, Xavi Roldan, Alkastasuna...

[ ikusi gehiago ]