Bermeoko Sancti Spiritus Udalaren zaharren egoitza

2017-ko NAGUSIAREN EGUNA

Azaroak 11-an, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzako nagusiaren eguna ospatu dogu. Aurtengo omenduak Gonzalo Beaskoetxea eta Felix Telletxea egoileak, eta egoitzako mezan organoa joten eta abesten ia 50 urte daramatzan Sabino Anasagasti izan dira.
Meza ondoren, dantzan eta omenduei aurreskua egiten Alkartasuna dantza taldea izan dogu. Denon partez eskerrak eman nahi diogu dantza taldeari, gure egoitzara etortzeagatik gure egoileak alaitzen egun berezi honetan.

ENEPERI-BAKIO IRTEERA

Abuztuak 2-an, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzatik, egoile talde txiki bat Eneperira eta Bakiora eguna pasatzera joan da. Eskerrik asko, Erroxapeko emakume elkartetik laguntzera etorri diren boluntariei.

[ ikusi gehiago ]

"CORO ROCIERO MAIKA"

Ekainaren 22-an, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzan, "Coro Rociero Maika" taldearen emanaldia izan dogu. ESKERRIK ASKO.

[ ikusi gehiago ]

SAN JUAN EGUNA OSPATZEN

Ekainaren 25-ean, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzan, San Juan eguna ospatu dogu atzerapenarekin. Su txiki bat piztu dogu eta tortillak egin doguz hamaiketakoan jateko.

[ ikusi gehiago ]