Bermeoko Sancti Spiritus Udalaren zaharren egoitza

HELBURUA ETA IKUSPEGIA

Bermeoko Sancti Spiritus udal egoitza “kontzertatutako plazak dituen arretarako udal gunea da, batez ere, gizarte arloko beharrizanak, beharrizan fisikoak, psikologikoak edota ekonomikoak dituzten Bermeoko adineko pertsonentzat, mendekotasuna duten zein ez dutenentzat. Egoitzan banakako arreta integrala eta gizatiarra eskaintzen da, erabiltzaileen gizarte eta osasun ongizatea ziurtatzeko, eta egoiliarren autonomia, duintasuna eta garapen pertsonala bermatzeko”.

Eta erabiltzailea ardatz nagusi duen adineko pertsonen arretarako zerbitzu integrala eta berritzailea izan gura dugu, erakundea osatzen duten pertsonak bertoko sentitzen diren erakunde parte-hartzailea. 80 pertsonako lantaldea gara eta bete-beteko konpromisoa daukagu eman zaigun egitekoarekin: mendekotasuna duten adineko pertsonak jagoteko kalitate goreneko zerbitzu publikoa ematea. Egunean 24 ordu, urteko 365 egunetan.

Gure egoitzak ezaugarri hauek dauzka:

  • • Gure langileek eskaintzen dituzte zerbitzu guztiak: erizaintza, zuzeneko arreta, sukaldea, arropa-garbiketa... Jatekoak ere, gure langileek erosi eta prestatzen dituzte bertoko sukaldean. Zerbitzuen gestio zuzena da geure erronka.
  • • Egoiliarrengan pentsatuta dago, bai diseinua, baita bertako ekintza guztiak ere.
  • • Hurrekoa, eskura-erraza, eta Bermeoko adineko pertsonentzat erreferentea.
  • • Gizarte-egoera ahulen dutenentzat egoitza profesionala, gizatiarra eta solidarioa.
  • • Parte-hartzea eta kooperazioa errazten ditu, egitura-arlo guztietan.
  • • Proiektu orokorraren barruan egiten dituen jarduera guztiak irekiak eta gardenak dira.
  • • Baliabideak erabiltzen eraginkorra eta efizientea da.
  • • Antolakuntzan eta zerbitzuetan berritzailea.
  • • Malgua eta dinamikoa, joera berriei adi eta beharrizanei aurre egiteko prest.