Bermeoko Sancti Spiritus Udalaren zaharren egoitza

Sancti Spiritus egoitzaren gaur egungo eraikinak 3.200 m2 erabilgarri ditu, 5 solairutan banatuta. Erakina oso-osorik berritu da, zatika, eta lanak 2010ean amaitu dira. Erabilerraztasun-baldintza guztiak bete, oztopo arkitektonikoak kendu eta espazio orekatuak sortu dira, eta espazio zabalak eta dinamikoekin batera, gune babestu eta lasaiagoak ditugu, egoiliarrek eta familiek euren beharrizanen arabera giro egokia izan dezaten.

Bermeoko udal egoitzak areto zabalak ditu solairu guztietan, ikus-entzunezko baliabideekin hornituta, eta bainugela geriatrikoren bat beti dago hur, edonon gaudela ere. Bereziki aitatu behar ditugu eguneroko jardueretarako egokitutako espazioak, arreta bio-sanitariokoak eta arreta psiko-sozialekoak, garrantzi handikoak direlako eta egoiliarrek asko preziatzen dituztelako.

Bermeoko Sancti Spiritus egoitzako ekipamendu eta instalazio guztiek indarrean dauden araudietan ezarritakoa betetzen dute. Egoitzan aparkalekua dago, eta eguraldiak uzten duenean, sarri erabiltzen den lorategi ederra dauka. Bermeoko egoitzako 67 plazak honela daude banatuta: 32 plaza logela bikoitzetan eta 35 plaza logela indibidualetan, den-denak kanpora begira eta hiru solairutan.