Bermeoko Sancti Spiritus Udalaren zaharren egoitza

Erizaintza

Bermeoko Sancti Spiritus egoitzaren helburu nagusia egoiliarra da. Higiene eta osasun-zainketa integrala eskaintzen zaio egoiliar bakoitzari, diziplina anitzeko lantaldeak prestatzen duen zainketa-planaren bitartez, beti ere behar diren ezaguera eta material guztiak erabilita. Egoiliarraren eguneroko bizitzarako oinarrizko diren ekintzetan ahal denik eta autonomiarik handiena bultzatu eta mantentzen laguntzen dugu eta bere bizi proiektuan hartzen dituen erabakiak onartuz eta errespetatuz jokatzen dugu.

Bizi kalitatea emateaz gain, garrantzi handia ematen diogu egoiliarra bere inguruan mantentzeari, baita duintasunezko heriotza emateari ere, eta horretarako Bermeoko egoitzan hogeita lau orduko erizaintza zerbitzua edukitzeko apustua egin dugu.