Bermeoko Sancti Spiritus Udalaren zaharren egoitza

Errehabilitazioa eta mantenamendua

Bermeoko udal egoitzan, egoiliar bakoitzaren balorazioaren arabera, bakoitzari egokitutako helburuak eta ondoriozko tratamendua zehazten dira. Helburu nagusiak dira ahal denik eta independentzia maila handiena lortzea, gaitasun funtzionala hobetzea eta geroko zailtasunei aurre egitea.

Errehabilitazioa eta mantenamendua

  • Errehabilitazio zerbitzuak:
  • Egoileen tratamendu gehienak egoitzako gimnasia-gelan lantzen dira, banakako eta taldeko terapietan, tresna-gailu hauek erabilita:
  • ­ paraleloak
  • ­ infragorri-lanpara
  • ­ horma-barrak
  • ­ bizikleta mekanikoak
  • ­ bizkar-gurpilak
  • ­ pedalierrak
  • ­ Tratamendurako ohatilak
  • Banakako teknikak eskuzko teknikekin osatzen dira.

Errehabilitazioa eta mantenamendua

  • Taldeko terapiak:
  • ­ Mantenimenduko gimnasia gidatua (mobilizazio teknikak)
  • ­ Motrizitate eta tonifikatze ariketak, jokoen bitartez eta era dibertigarrian lantzen ditugu (baloiak, jausgailuak, uztaiak)

Kasu guztietan aldika jarraipenak eta balorazioak egiten dira eboluzioa ezagutzeko.