Bermeoko Sancti Spiritus Udalaren zaharren egoitza

Gizarte Lana

Bermeoko egoitzan gizarte-lanaren zerbitzuak duen helburu nagusia da erabiltzaileek eta familiei arreta ematea, egiteko nagusiak hauek izanik:

  • • Erabiltzaileei eta familiari egoitzan sartzeko baldintzei buruzko argibideak ematea, eta hasierako balorazioa egitea.
  • • Familiei laguntza ematea sartzeko eta egokitzeko prozesuan.
  • • Aholkua eta laguntza eman egoiliarraren eskubideak bermatzeko beharrezkoak diren gestioetan (diru-laguntzak, pentsioak ).
  • • Egoitzan integratzen eta parte-hartzen laguntzea, eta, aldi berean, familiarengandik eta ingurutik urrundu ez daitezen ahalegintzea.
  • • Egoiliarrentzako arreta plan pertsonalizatua egitea, gainerako profesionalekin batera.
  • • Elkarlana beste erakunde batzuekin: Aldundia, Udala...
  • • Laguntza ematea egoiliarren eta familiakoen dolu-prozesuetan.
  • • Kexak eta iradokizunak kudeatzea.
  • • Elkarrizketen eta galdetegien bitartez, egoitzaren eta zerbitzuaren kalitatearen gainean erabiltzaileek duten iritzia ezagutzea.